bidasoamedia bidasoamedia

Leka Enea baino gehiago izan dira Chartres eta Linares

Igandean Sonia Etxazarreta kirol gunea Europako mahai tenis klub nagusietako batek bisitatu zuen, Chartres ASTT hain zuzen. Orain arte, Lekaenea beti ere ETTU Cupeko hirugarren fasean kale egin izan zuen, baina denboraldi honetan fase hori gainditu zuen PCC Villeneuvoise irabazi eta gero. Frantziarren taldean, egungo munduko 100. , 116. eta 152. jokalariak jokatzen dute, hala nola, Alexandre Rabinot, Vitor Ischy eta Romain Lorentz.

Eta iragarpenak ez zuten hutsik egin. Norgehiagoka ez zen ondo hasi irundarrentzat, izan ere, Daniel Kosibak eta Hampus Soderlunek ezin izan zuten Ischy eta Rabinot garaitu. Lehen bi partidetan 0-2 frantziarren alde.

Endika Diezek ordean irundarrentzat tantoa lortu zuen, 3-1 Lorentzi gailenduz. Baina Kosibak bere bigarren norgehiagoka galdu eta frantziarrek 1-3koa lortu zuten. Garaipena beraz, Chartresra bidaiatu zuen.

Igandekoa joaneko partidua izan zen eta etorrikoa igande honetan izango da, frantziako hirian. Talde irundarrak 0-3 irabazi beharko du ETTU Cupean aurrera jarraitzeko, lan zaila talde frantsesak erakutsitako maila ikusita.

Emakumezko superdibisioan ere kale

Tecnigen Linaresek neurria hartu dio Lekaenea taldeari. Sasoi honetan hiru bider garaitu dituzte irundarrak, bi aldiz ETTU Cupean eta beste behin ostiral honetan ligako jardunaldian.

Ioana Teclak, Lin Chia-Chihk eta Belen Calvok osatutako taldeak ezin izan zuten andaluziarrak garaitu. 4-2 izan zen azkeneko emaitza, Linek eta Teclak lortu zituzten irundarren puntuak.

Hurrengo astean, lau puntu gehiago dituen Balaguer-Villart Logisticen aurka arituko dira irundarrak. Azken bi asteetan berdindu eta galdu ostean, ea garaipena lortu dezaketen sentsazio positiboak berreskurateko.