bidasoamedia bidasoamedia

Liderraren aurka galdu du Mariñok

kirola

Porrot argia jasan du Mariñok Emakumeen Euskal Ligako lehiara bueltan. Gaur egun multzoko liderra den Arratiak hiru gol egin zizkion larunbatean Landetxan. Euri jasa ikaragarria jaso zuen zelaiak, eta ur putzuek asko oztopatu zuten jokoa. Bizkaitarrak hobeto moldatu ziren, baina golak, geldikako jokaldietan lortu zituzten.

Liderra hartu zuen Mariñok larunbatean, eta sailkapeneko bigarrenari bisita egingo dio, hurrengo jardunaldian. Getxon ariko da, Bizkerreren kontra. 41 puntu dituzte bizkaitarrek, eta 24 urdinek. Sailkapeneko seigarren tokian daude.