bidasoamedia bidasoamedia

Maiatzaren 13an hasiko du jarduera Labore Txingudik

ekonomia

Labore Txingudi kontsumo taldea maiatzaren 13an egongo da martxan. Lakaxita gunean egokitu dute egoitza, eta bertatik, tokiko ekoizleen produktuak eta ekologikoak bultzatu, eskualdeko ekonomia saretu, ekoizpen bideak eta lan baldintza duinak sustatuko ditu.

Kontsumo taldeko bazkideek Lakaxitan izango dute erosketak egiteko aukera, eta topagunea, urtean 60 euroko kuota ordainduta. Momentuz 38 bazkideren hasiko da Labore Txingudi, eta eskualdeko eta Euskal Herriko hurbileko ekoizleak lotu dituzte produktuen hornidurarako, arraultze, esneki, zereal, lekale eta barazkietatik hasita, kafea, azukrea edota haragietara.