bidasoamedia bidasoamedia

Maila handia eman dute Hondarribiko ontziek, udaren hasieran

kirola

Indartsu ekin diote Hondarribiko ontziek udarako arraun denboraldiari. Gizonezkoen ontzi nagusia bigarren izan da Eusko Label Ligako lehen jardunaldian, Bilbon, erlojuaren aurkako lehian. Urdaibaik irabazi du, baina berdeak aurretik ibili dira azken ziabogara arte. Nabarmentzekoa da, dena den, estropadako onenen arteko berdintasuna. Lehen sei sailkatuak bederatzi segundoko tartean sartu baitira helmugan.

Hondarribiko emakumeen ontzia laugarren izan da Donibane Lohizunen, ETE Ligako bigarrenean. Datorren larunbatean postu hori errepikatuko balu, Euskotren Ligarako sailkatuko litzateke. Arrakasta handia litzateke Iker Cortesek zuzentzen duen taldearentzat. Donibane Lohizunen, San Juan, Orio eta Donostiarra sartu ziren berdeen aurretik. Euskotren Ligarako sailkatze estropadak Sestaon eta Zierbenan izango dira datorren asteburuan.