bidasoamedia bidasoamedia

Makers egitasmoa abiatu du Bidasoa Bizirik-ek

Teknologia berritzaileen arloan dabiltzan enpresa eta pertsonen eskura Makers egitasmoa abiatu du Bidasoa Bizirik-ek. Irungo eta Hondarribiko udalek kudeatzen dute Bidasoko garapen agentzia.

Bertan, astelehenero (15:30-19:30) eta urtea bukatu arte, sortzeko aukera berriak izango dituzte alor horretan dabiltzanek: prototipo, 3D inpresio, elektronika digital eta analogikoarekin loturiko ekintzak egingo dituzte Irun Factoryn (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 , Irun). Ikerketa, formazioa eta produkzioa landuko dituzte. Informazio gehiago izateko edo parte hartzeko, deitu Bidasoa Bizirik-en honako telefono zenbakira: 943 50 96 00.

Teknologia berritzaileen sorkuntza prozesu horretan talde lanean jarriko dute giltzarria, izan ere, egitasmoaren xedeetakoa baita elkar ezagutza, eta jakinduria partekatzea. Ideiak berriak aterako dira bertatik, eta horiek egikaritzeko Irun Factoryko baliabide materiala eta humanoa izango dituzte lagun. Trebakuntza teknologikorako tartea ere izango da. Ondoko bideoan, xehetasun gehiago: