bidasoamedia bidasoamedia

Manifestazio jendetsua espero dute larunbaterako

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du apirilaren 14rako. 18:00etan abiatuko da manifestazioa, San Juan plazatik, eta Zabaltza plazan amaituko dute. Bidasoar guztiei zabaldu diete bertaratzeko deialdia, pentsiodunez gain, langile, emakume zein gazteengan ere eragina duela nabarmenduz.

Egungo pentsiodunen erosteko ahalmena gero eta baxuagoa dela salatu dute, eta ondorioz, pertsona askok ezin dutela bizitza duin bat aurrera eraman, kobratzen dutenarekin. Gobernu politikek gazteak langabeziara eramaten dituztela nabarmendu dute, kontratu prekarioekin, eta etxegabe izatera behartzen dituztela. Pentsio duin batzuk bermatzeko baliabide nahikoak badirela argitu dute eta pertsona guztientzako bizitza duin bat bermatzeko aukera badagoela.