bidasoamedia bidasoamedia

Marcela Legarde adituaren hitzaldia antolatu du Emeki elkarteak Kultur Etxean

herri mugim. berdintasuna giza eskubideak

Marcela Legarde y de los Rios, Ciudad Juarez eta Mexiko osoko feminizidio-en kontrako borroka gidatu duen antropologoak, hitzaldia emango du apirilaren 14an atsaldeko 19:00etan, Denda kaleko Kultur Etxean.

Emakumeen erailketen aurkako borrokagatik mundo osoan ezaguna da Lagarde, eta hainbat sari garrantzitsu jaso ditu. Hondarribian bere jarduna laburbiltzen duen liburua aurkeztuko du, "El feminismo en mi vida: hitos, claves y tópicos". Emeki elkarteak antolatzen du eta Emakunderen eta Hondarribiko Udalaren laguntza du.