bidasoamedia bidasoamedia

Mariñel auzia ikertzea agindu du Gipuzkoako Fiskaltzak

Hondarribiko Mariñel ontziko istripua ikertzea agindu du Gipuzkoako Fiskaltza nagusiak. Azaroa hasieran Abotsanitzek eta PPk aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, tramitera onartu du eskaera. Dokumentazioa epaitegira bidali zuen joan den astean, Arma Plaza Fundazioaren jokabidea ikertu dezan.Gipuzkoakoaz gain, EAEko eta Espainiako Estatuko fiskaltza nagusiek jaso zuten dokumentazio berbera. Momentuz, lurraldekoa da ikerketa abiatu duen bakarra.

Sustraia taldeko boluntarioaren heriotza eragin zuen istripua beharrezko segurtasun neurriak ez zaintzeagatik gertatu ote zen aztertuko du fiskaltzak, baita ezbeharraren ondorengo kudeaketa ere. Nolanahi ere, tramitera onartzeak ez du esan nahi lege hausterik edo deliturik egon denik; ikerketak argitu beharko du hori.