bidasoamedia bidasoamedia

Martxoaren 8rako egitarau zabala prestatu dute Irunen

berdintasuna

Egitarau bateratua prestatu dute Irungo Udalak eta hiriko zenbait emakume talde nahiz hezkuntza zentrok. Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko bat egin dute. “Berdintasunarekin dugun konpromisoa nabarmentzea dugu helburu”, baieztatu dute.

Hogei bat dira herriko eragileek antolatu dituzten ekimena, oso anitzak, gainera. Sergio Corchón Gizarte Ongizatea arloko ordezkariak adierazi du emakumeen eskubideen aldeko lana egunerokoa bada ere, martxoaren 8aren harira gisa horretako ekitaldiak egitea ere nabarmentzekoa dela: “are indar handiagoarekin ekin behar diogu lan horri egunotan”.

Antolatzaileek beraiek, zenbait jarduera azpimarratu dituzte. Batetik, martxoaren 8an Zabaltza plazan egingo den flashmoba (11:00etan); arratsaldean ere errepikatuko dute ekintza hori (18:45ean), elkarretaratzea hasi aurretik (19:00etan). Toki Alai ikastetxeko kideek antolatu dute horren koreografia, Aurora Beltranen Emakume kantan oinarrituta. Menchu Gal aretoan zabalduko duten erakusketa ere nabarmendu dute.