bidasoamedia bidasoamedia

Memoriaren alde bat egin dute Irungo eta Hondarribiko talde politikoek

Indarkeria

Memoriaren Eguna da azaroaren 10a, eta Hondarribiko eta Irungo Udaletako talde politikoek batera ospatu dute. Hondarribian, kontzentrazioa egin dute arkupeetan, 12:00etan. Adierazpen bateratua egin dute gainera, EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta Ppko ordezkariek. “Gure herrian indarkeriak eragindako biktimak gogoan hartu nahi ditugu”, adierazi dute, besteak beste.

Irunen, elkarretaratze bat eta lore-eskaintza egin dituzte, zazpigarrenez jarraian. 12:00etan izan da, biktimak oroitzeko Iparralde hiribidean jarrita dagoen Biktimen Oroitarrian. Ekitaldira Udal Korporazioko talde guztietako ordezkariak hurbildu dira.