bidasoamedia bidasoamedia

Mendi martxa antolatuko dute eskualdeko gazte asanbladek

herri mugim.

Eskualde mailako harremanak indartzeko ekimenak antolatzen ari dira, azken urteotan, Bidasoaren bi aldeetako gazte asanbladak. Aurreko urteetan eskualdeko txirrinda martxa egin izan dute, eta aurten mendi martxa abian jartzea erabaki dute.

Maiatzaren 14tik 15era iraganen da. Larunbatean, goizeko 9:30etan hasiko da, Irungo Moskutik. Biriatutik pasata Berara joango dira, eta bertan kontzertuak izango dituzte: Ekintza, Aker Odol, Patxuko Nice eta Octavio Nievski. Lo egiteko tokia ere egonen da.

Igande goizean Azkainerako bidea hartuko dute, eta ailegatzerakoan, herri bazkaria, bertsoak eta kontzertuak egingo dituzte. Odei Barroso eta Xumai Murua bertsolariek parte hartuko dute. Gauean ere kontzertuak izango dira, Dama eta Guri 5 taldeekin. 10 eurotan salduko dituzte sarrerak, Pausuko Xaia ostatuan. Egunean berean 15 euroren truke eskuratu ahal izango dira.