bidasoamedia bidasoamedia

Mugaz gaindiko enpresak sortzeko topaketa egin dute Hendaian

ekonomia

Bidasoaren bi aldeetako eragileak Hendaian bildu ditu Mugaz Gaindiko Enpresa Proiektuentzako Topaketak. Intzura industriaguneko Cocoba Coworking gunean egin dute, apirilaren 27an. Hendaiako Herriko Etxeak, Baionako Merkataritza Ganbarak eta Bihartean erakundeak antolatu dute, eta enpresa proiektuen arduradunak, adituak eta agintari politikoak bildu dira, mugaz gaindiko enpresak martxan jartzeko aukerak aztertzeko.

Hamabost eragile inguru bildu dira, Bidasoaren bi aldeetako errealitate administratiboa ezagutzen dutenak, edo errealitate horrekiko interesa dutenak. Mugaz gaindiko enpresa proiektuak martxan jartzeko informazioaren eta elkarlanaren bila hurbildu dira. Maite Valero Mylmugan aholkularitza enpresako ordezkariak balorazio baikorra egin du.

Topaketan bildutako agintarien artean, Hendaiako Herriko Etxeko ordezkariak izan dira. Bidasoa Bizirik garapen agentzia, zein inguruko eskualdeetako garapen agentzietako ordezkariak ere bildu dira. Hendaiari dagokionez, agerian geratu da ordezkari politiko guztiek begi onez ikusi dutela topaketak antolatu izana. “Mugaz gaindiko ekonomia sustatzeko urrats handiak eman behar dira arlo guztietan: fiskalitate mailan, administrazio arloan eta hizkuntza arloan ere bai”, azaldu du Mixel Berra Hendaiako oposizioko bozeramaileak.