bidasoamedia bidasoamedia

Munduko emakumeen egoera salatuko dute Kabigorrin

Emakumea

“Ba al goaz aurrera? Emakume eta neskatxen eskubideak” izeneko erakusketa ikusi ahal izango da Kabigorri Ateneoan, martxoaren 16tik aurrera. Amnesty Internationalek prestatutako erakusketa da, munduan emakume askok jasaten dituzten gehiegikeriak salatzeko helburua duena. Erakusketa ostegunetik larunbatera ikusteko aukera izango dute herritarrek, martxoaren 16tik apirilaren 22ra arte.

Mundu osoko emakume eta nesken eskubideei begira jasaten dituzten desberdinkeria, diskriminazio eta urraketa egoerak ikusgarri izango dira zazpi paneletan, errealitate hori salatzeko. Erakustaldia bost gai nagusiren inguruan egituratu dute antolatzaileek: erlijioarengatik, urritasun bat izateagatik edo etniagatik emakume askok jasaten duten diskriminazioa; adierazpen-askatasuna; sexu eta ugalketa-eskubideak; sexu-indarkeriarik gabeko bizitza eta gatazka armatuetako egoera eta horien ondorioak milioika emakume errefuxiatuak.