bidasoamedia bidasoamedia

Nafaroa, Gizpuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Aragoiko larrialdi zerbitzuak ALERT proiekuaren bidez koo

ALERT, izen honekin aurkeztu dute Nafaroa, Gizpuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Aragoiko lurraldeak batzen dituen larrialdietarako proiektua. Lau lurraldetako larrialdi zerbitzuetako ordezkari eta arduradunak Irungo FICOBA erakust azokan bildu dira astelehen hontan. Bertan, garraio kamioi baten istripu simulazio ariketa bat egin dute.

Interbantzio honetan Irun eta Hendaiako suhiltzaileak parte hartu dutelarik. Ondoren bilkura bat egin dute eta Larrialdi egoera baten aurrean ALERT proiektua osatzen duten erakundek beharrezkoak diren baliabideak jartzeko konpromezua hartu dute. Telefono zerbitzuak koordinatu, eta kartografia eta segurtasun plan komunak osatuko dira, hizkuntza ezberdinak kontuan hartuz.