bidasoamedia bidasoamedia

Nazioarteko gastronomia turismoan adituak Bidasoan egon dira

Turismoa

Gastronomia Turismoaren III. Nazioarteko Foroa egin dute maiatzaren 8an eta 9an, Donostian. Parte hartu duten adituek inguruko herriak bisitatu dituzte, haien turismo baliabideak eta funtzionamendua ezagutzeko.

Besteak beste, Kenia, Ghana, Argentina, Tailandia, Japonia edo Andorrako adituak izan dira Irunen eta Hondarribian. Katamaranean ibilaldia egin dute Txingudi badiatik, eta gastronomiak ere lekua izan du: Hondarribiko Gran Soleko Mikel Muñozek, eta Irungo Danakoko David Rodriguezek showcooking saioa egin dute, zenbait pintxo prestatuz. Ondoren, horiek dastatzeko aukera izan dute bisitariek, Ola sagardotegiko sagardoa probatzearekin batera.

Foroak turismo gastronomikoan nazioarteko erreferente direnak bildu ditu. Turismo horren zentzuzko garapena, elkartrukea, eta elkar ezagutza izaten ari dira jardunaldien ardatza. Hitzaldiak, bisitak eta lan saioak egin dituzte horretarako.