bidasoamedia bidasoamedia

Nestor Aranak 51 aldiz igoko du Erlaitz bizikletaz

Irungo Txirrindulari Elkarteak erronka solidario berezi bat antolatu du uztailaren 7rako. Nestor Arana klubeko bazkideak orain arteko erronkarik zailenari ekingo dio: Marte planetako Olinpo Mendiaren adinakoa igoko du, Irunen bertan. Aiako Harriko Erlaitz mendia izango da igoeraren agertokia, eta 21.000 metro baino gehiagoko igoerari aurre egin beharko dio. Horretarako, 51 bider egin beharko du ibilbide osoa.

Elkartearentzako dirua lortzeko ekitaldia izango da. 3:00etan ekingo dio ibilbideari Aranak, eta igande eguerdian amaitzea espero du. Irundar guztien artean Erlaitzera gerturatzeko deialdia luzatu dute txirrindulari elkartetik. Giroa alaitzeko, pintxo potea egingo dute, eta iganderako, tortilla patata lehiaketa antolatu dute.