bidasoamedia bidasoamedia

Oinezkoek leku handiagoa izango dute Pio Barojan eta Portu plazan

Hirigintza

Lanean hasi dira Irungo Pio Baroja kalean eta Portu plazan. Oinezkoentzako leku zabalagoa egitea dute helburu. Horretarako, espaloiak zabaldu eta irisgarritasun neurri bereziak hartuko dituzte. Hamar hilabetez ariko dira eremuan lanean. Nabarmentzekoa da bertako bizilagunen laguntzarekin adostu dutela proiektua.

Pio Baroja kaleko 10 zenbakitik 18ra autoentzako bide bakarra egongo da. Gainerako ibilgailuek, oinezkoentzako espazioa erabili ahal izango dute paretik autoak datozenerako, edo zentzu aldaketak egiteko. Bidearen bi aldeetara, 2,5 eta 2,1 metro zabaleko oinezkoentzako bideak egingo dituzte.

Aldi berean, Pio Baroja kalea eta Portu plaza batzeko oinezkoentzako pasabide berria egingo dute, arrapala eta eskailera berriekin. Urbycolan enpresa ari da bertan lanean, hamar hilabeteko epearekin eta 807.720 euroko aurrekontuarekin.