bidasoamedia bidasoamedia

Olentzero Rock jaialdia egingo dute Hendaian

Zazpigarren edizioa izango du Olentzero Rock jaialdiak. Ostiraletik igandera egingo dute Hendaian. Gazteluzahar pilotalekuan jarri duten xapitoan izango da aurten. Hamalau musika talde bilduko dira bertan, eta kontzertuetara sartzeko, jostailu batekin ordaindu beharko da.

Jaialdiaren helburua da familia behartsuentzat jostailuak biltzea. Joan den urtean 1.200 jostailu inguru eskuratu zituzten, eta ondoren, azoka merkean saldu zituzten Denentzat Sozial Zentroan. Aurten, haurrentzako animazioak, magia ikusgarriak eta atelierrak ere egongo dira, baita Martxuka merkatua ere.