bidasoamedia bidasoamedia

Osasunaren inguruko topaketak egingo dituzte Irungo Alde Zaharrean

osasuna

Osasunaren hilabetea izango da azaroa Irungo Alde Zaharrean. Izan ere, auzo elkarteak gaiaren inguruko zenbait jarduera antolatu ditu. Azaroaren 11n, bullyingaren gaia landuko dute, Irungo Ertzaintzaren ikuspegitik.

Hurrengo ostiralean, hilaren 18an, organo eta hezur muinaren ematearen inguruko xehetasunak azalduko dituzte Donostiako Ospitaleko Transplantatze Unitateko kideek. Emaile izateko bete beharreko baldintzen berri emango dute.

Azaroaren 25ean, animaliekin lagunduta egin daitezkeen terapien gaia jorratuko dute, Lagunak elkartearen eskutik. Irungo Mendizaleak elkarteak Larretxipi kaleko 13.ean duen egoitzan egingo dituzte jarduera guzti horiek (19:00etan).

Azken hitzordua praktikoa izango da, Zunba-Latinfit klasea egingo dutelako hilaren 27an. Hori Atsegina elkartearen ondoan izango da, Arbelaitz kalean, 12:00etan.