bidasoamedia bidasoamedia

Outlet azoka hartuko du Ficobak

Ostiralean zabaldu ditu ateak Gipuzkoako Stock! Outlet azokak, Irungo Ficoba erakustazokan. Merkatutako milaka produktu erosteko abagunea egongo da igandera arte, 10:00etatik 22:00etara.

%60, %70 eta %80ko deskontuak eskainiko dituzte erakustazokan, marka ezagunetakoak gehienak. Aurtengo berritasuna Privalia online denda erraldoia da, bat egin baitu azokarekin.

Markako produktuez gain, ez da jatekorik faltako, gune gastronomikoa ere prestatu baitute. Bestalde, doako haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek, doan.