bidasoamedia bidasoamedia

Planetaren ordua ekimenarekin bat egingo du Irungo Udalak

ekologia

Eraikin publikoetako eta partikularretako argiak itzaltzeko deialdia da “Planetaren ordua” ekimena. Klimaren Aldaketaren aurkako borroka posiblea dela ikusarazteko helburua du. Irungo Udalak dagoeneko jakinarazi du aurten ere bat egingo duela ekimenarekin. Martxoaren 19an izango da, larunbatarekin, iluntzeko 20:30etatik 21:30etara.

Arduradunek gogorarazi dute planetaren ordua ez litzatekeela klimaren aldaketaren aurkako borrokarako kanpaina handiena izango, udalerrien eta udalen laguntzarik gabe: “Urtero, mundu zabaleko hiriek kanpainarekin ados daudela erakusten dute monumentu eta eraikin garrantzitsuenen argiak itzaliz”.

Irungo Udalak Udaletxeko, Menchu Gal aretoko eta San Martzial ermitako argiztapena itzaliko du hilaren 19an (larunbatean) 20:30etik 21:30era. Gainera, ekimenarekin bat egiteko gonbidapena luzatu die irundarrei.