bidasoamedia bidasoamedia

Presa I eta II promozioak eraikiko dituzte Biteri-Jostaldi eremuan

Hondarribiko Udalak eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra erakunde publikoak (Visesa) Presa I eta Presa II etxebizitza publikoen promozioak eraikiko dituzte Hondarribian. 118 etxebizitza izango dira, horietatik 76 alokairu sozialekoak. Dena ongi, hondeatzaileak lur zoruetara hiru urte barru sartuko direla aurreratu du.

“Argi utzi nahi dut hitzarmen honek alokairuko etxebizitzen aldeko apustua berresten duela, eraikiko diren etxebizitzetatik %64 alokairukoak izango baitira”, azpimarratu du Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak: “Ez dugu ahaztu behar, datozen asteetan Muliate II fasean eraiki diren 65 babeseko etxebizitzak entregatuko direla; horietatik 33 alokairukoak dira eta 32 salmentakoak”.

Presa I promozioan (Biteri eskola pareko orubean) egingo dira etxebizitza gehienak, 84 guztira; 42 alokairuzkoak eta beste horrenbeste salmentazkoak. Presa II-n (Jostaldi pilotalekuaren ondoan), aldiz, beste 34 egingo dituzte, alokairu sozialekoak denak. Hitzarmenaren arabera, Visesak eraikiko ditu etxebizitzak eta Hondarribiko udalak, lur zoruak eskaintzeaz gain, 864.000 euro jarriko ditu proiektua burutzeko.