bidasoamedia bidasoamedia

Ramon Iribarren pasealekuko haur parkea txukunduko dute

Aste honetan hasi da udala Ramon Iribarren pasealekuko haur parkeko lurra aldatzen. Obrak bi aste iraungo du eta aurrekontua 40.000 eurokoa da BEZ barne.

“Udala hirian dauden jolastokitan konponketa lanak egiten ari da”, esan du Txisun Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Azken urteotan Taiaia-Satarka ikastetxekoan, Soroetan, Zezen plazan eta Puntaleko jolastokietan hobekuntzak egin dira, eta partida gehiago erreserbatzen jarraituko dugu beste zenbait jolastokitarako, behin bakoitzaren egoera aztertu ondoren”.

Hondarribiak hirian barrena 15 jolastoki ditu: Gibeleta eta Los Planetas Mendelun, bi Amuten (auzo hasieran eta kirol gunean), Biterin, Muliaten, Puntalean, Zezen Plazan, Soroeta auzoan eta auzo bereko kirolgunean, Satarkan, Labrederren, Sokoan, Olazabal parkean hirigune historikoan eta aipatzen ari garen Ramon Iribarren pasealekuko hau.