bidasoamedia bidasoamedia

Road Show-a eskainiko dute Bide Heziketa programaren baitan

hezkuntza

Sentsibilizazio ekimen berezia antolatu du Irungo Udaltzaingoko Bide Heziketa arloak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Road Show bat eskainiko dute urtarrilaren 13an, Amaia Kultur zentroan, EJko Trafiko Zuzendaritzako Bide Heziketa Akademiaren eta, AESLEM, edo muin lesioetako ikerlan elkartearen laguntzarekin.

17 eta 18 urteko Irun eta Hondarribiko Batxilergoko lehen eta bigarren kurtsoetako 450 bat ikaslek parte hartuko dute. Alde batetik, berehala auto gidari berri bilakatuko direlako. Bestetik, ziklomotorretan istripu larri gehien jasaten dituztenak direlako. Filmak gazte batek duen istripu baten istorioa kontatzen du. Testigantzak biltzen ditu, eta irudi hunkigarriak ere baditu.

Lourdes Larraza Irungo Udaltzaingoko ordezkari politikoak nabarmendu du Irunen 20 bat urte daramatzatela haur eta gazteekin, txiki-txikitatik trafiko arriskuen eta segurtasun neurrien inguruan Bide Heziketa teoriko eta praktikoa egiten. Adineko pertsonekin ere lantzen dute gaia, auto eta motorren gidariez gainera, oinezkoak eta bizikletan ibiltzen direnak sentsibilizatzeko amoz.