bidasoamedia bidasoamedia

Sagardo Eguna hartuko du larunbatean Urdanibia plazak

elkartasuna

Irungo Sagardo Eguna antolatu du Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundeak, XXII.aldiz. Urdanibia plazak hartuko du festa, 18:00etatik aurrera. 20 sagardotegi ezberdinetako 4.000 botila egongo dira, herritarren artean banatzeko. 3.000 pintxo ere prestatuko dituzte (txorizoa, haragi egosia eta bakailao trotilla).

Sei euroren truke, edalontzia, eguneko zapia, pintxoa eta 10 sagardo trago hartzeko txartelak eskuratuko dituzte bisitariek. Taupadak-ek Alde Zaharreko elkarteetako kideen laguntza du Sagardo Eguna antolatzeko. Hamar elkartetako 100 kide inguru arduratuko dira pintxoak egiteaz, eta sagardoa banatzeaz.

Elkartasun helburua du Taupadak GKEk antolatzen duen festak. Aurten, Boliviako Amazonian garatzen hasi diren egitasmo bat laguntzeko bideratuko dute bildutako dirua. Zehazki, Maniqui ibaiaren inguruan bizi diren Chiman komunitateei edateko ura helarazteko egitasmoa finantzatzeko.