bidasoamedia bidasoamedia

San Martzial kalea eraberritzeari ekin diote

Hirigintza

Makinak sartu dituzte jada Irungo San Martzial kalean. Obren lehen fasean, horma bota eta kalea Sarjia parkearekin lotuko dute. Gainera, ur eta saneamendu sarea ere berrituko dute. Udalaren aurreikuspenen arabera, Gabonak amaitzerako bukatuko dute lehen fasea. 844.097 euroko aurrekontua dute lanek.

Lehen fasean lanean ari diren bitartean, Sarjia parkearen aldeko espaloia itxita egongo da. Ez da arazorik izango beste aldeko atarietan eta komertzioetan sartzeko. Iibilgailuentzat irekita egongo da errepidea. Lanean ari diren bitartean, San Martzial kaleko eta inguruko bizilagunek, merkatariek eta ostalariek San Juan plazako aparkalekua erabili ahal izango dute, 40 euroren truke. BAZetik pasa beharko dute horretarako.