bidasoamedia bidasoamedia

Santiagon eta Uranzun ariko dira termiten bila

Hirigintza

Termiten aurkako planari jarraipena emango dio Irungo Udalak. Iaz Alde Zaharrean eman zion hasiera, eta aurten eremua zabaldu egingo du. Santiago eta Uranzu kaleetan ariko dira langileak, hasteko, termitengatik kaltetuak egon daitezkeen eraikinak aztertzen: egurrezko egitura duten etxeak, eraikuntzarik ez duten lurrak, inguruko parkeak etab. Etorkizunean sortu daitezkeen arazoak ekiditeko asmoa dute.

Iaz, 105 eraikin ikuskatu zituzten Alde Zaharrean, baita Korrokoitz kalean, Sarjia parkean eta ospitale zaharraren inguruan ere. Hamazazpi eraikinetan topatu zituzten termitak. Guztira, lau termiten puntu zehaztu dituzte: Korrokoitzeko atzealdea, Papinea, Larretxipi ingurua eta Peña kalea, eta Eguzkitza. Orain, termita koloniak suntsitu nahi ditu udalak. Xabier Iridoy Hirigintza ordezkariak iragarri du kudeaketa plan bat kontratatuko dutela datozen asteetan, udaberrian martxan jartzeko amoz.