bidasoamedia bidasoamedia

Sobigel Hendaiako enpresak beste herrialde batera eraman du aktibitatea

Turismoa

Hendaiako Intzura industriagunean 1966.urtetik kokatua egon da SOBIGEL enpresa. Itsas belarren sektorean aritu da orain arte. Gaur egun 14 langile zituen. Enpresa zuzendaritzak, itsas belar gorriaren prezioaren igoera baten aitzakiarekin, aktibitate ekonomikoa beste herrialde batera eramango du.

Erabakia hartua da, orain CFDT sindikatuko ordezkariak enpresa zuzendaritzarekin negoziatzen ari dira. Besteak beste, langileen kaleratzeen baldintzak edota enpresak dituen beste produkzio guneetan kokatzeko aukerak aztertzen ari dira. Hendaiako herriko etxeak elkartasun osoa adierazi dien kaleratuak izango diren 14 langileei.