bidasoamedia bidasoamedia

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk Irunen

Gipuzkoako DYAak sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra. Herritar guztiei zabaldua egongo bada ere, plazak mugatuak izango dira.

Egunerokotasunean aurki daitezken arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute ikastaroan. Bihotz eta birika erreanimazioa edota zauriak, hausturak eta erredurak nola sendatu ikasiko dute parte hartzaileek. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituztenek Sorosle Titulua jasoko dute. Ikastaroak 11o euroko prezioa du eta izena eman daiteke jada, 943 46 46 22 telefono zenbakian.