bidasoamedia bidasoamedia

Sukaldatzeko olioa birziklatzeko kanpaina egingo du Txinzerrek

Behera egin du olio birziklapenak Irunen eta Hondarribian. 2012An 60.000 litro bildu zituzten 30 edukiontzi berezietan. Iaz, berriz, 48.000 izan ziren. Guztira, 1.600.000 litro kontsumitzen dira hirietan. Horiek horrela, kanpaina berezia egingo du Txinzerrek, larunbatean, abenduaren 2an, Irungo Urdanibia plazako azokan, eta Hondarribiko Puntal auzoan.

Olioa birziklatzeko inbutuak banatuko dituzte bi puntuetan. Herritarren arreta piztu nahi dute horrela, olio zaharra arraskatik edo komunetik behera botatzeak eragiten dituen kalteak gogoan euki ditzagun. Naturarekiko kalteak, hodien eta araztegietako garbiketa gastuen emendatzea edota arratoien ugaritzea dira olioa ez birziklatzearen ondorioetako batzuk.