bidasoamedia bidasoamedia

Supermerkatua eta okindegia irekiko ditu Hondarribia-Katsikas-ek Grezian

elkartasuna

Supermerkatu txiki bat eta ogi siriarra egiteko okindegia martxan jarriko ditu Hondarribia Katsikas boluntario taldeak Grezian. Polikastro herrian irekiko dute, Tesalonika hiritik eta Mazedoniako mugatik gertu. Bertan lan egiteko aukera eskainiko diete errefuxiatuei.

30.000 eurotik gora lort ditu boluntario taldeak, udazkenaz geroztik. Hondarribiko Udalak onartu duen diru-laguntza kontuan hartuta, 40.000tik gertu ibiliko direla aurreikusi dute. Aste honetan bertan elikagaiak garraiatzeko kamioi bat erosi dute, eta okindegiarentzako materiala biltzen ari dira.

Irailean irekiko dute denda, eta Hondarribitik joandako boluntarioek kudeatuko dute. Aldiro lau boluntario beharko dira, eta txandaka ariko dira: “Apartamentu bat alokatuko dugu boluntarioentzako, bi etortzen direnean, beste bi joango dira Greziarantz”. Otsailera arte lan egiteko moduan direla adierazi dute. Ordutik aurrera, beste finantziazio bideak lortu beharko dituzte.