bidasoamedia bidasoamedia

Tesorierek ordezkatuko du Beltza

kirola

Ustekabekoa eduki du Bidasoak, Markel Beltzak ez baitu lehen taldean jarraituko, hurrengo denboraldian. Lan eskaintza bat onartu eta eskubaloi profesionala utziko du. Eragozpena azkar gainditu du kirol zuzendaritzak, hala ere, Zumarragakoak defentsa horian utzi duen zuloa estali baitu. Thomas Tesoriere 29 urteko frantziarrak ordezkatuko du Markel Beltza.

Defentsan espezialista da Tesoriere, eta Frantziako lehen mailako Nimes taldean egin du bere kirol ibilbideko zatirik handiena. Iaz hirugarren mailan aritu zen, azken unean talderik gabe geratu baitzen. Beltzak, hortaz, ez du jarraituko, baina Crowley eta Cavero irundarrek kontratuak luzatu dituzte. Vazquezek entrenamenduei ekingo die, baina bere belaunaren egoeraren arabera erabakiko du, klubak, jarraitzea eskainiko dion edo ez.