bidasoamedia bidasoamedia

Tokiko produktuen aldeko astea egingo dute Hondarribian

Tokiko Produktuen Astea prestatu dute Hondarribian hirugarren aldiz. Apirilaren 16tik 22ra izango da aurten. Herriko baserritarren lana eta bertako produktua balioztatzea, kilometro zero eta ekonomia zirkularra bultzatzea dira helburu nagusiak.

Izan ere, herriko ekoizleez gain, bertako produktuak erabili ohi dituzten bertako sukaldarien tailerrak, eta bertako okindegi eta bestelako establezimenduetara, edota Done Pedro Itsasgizonen Kofradiara bisita proposatuko dizkiete, eskolartekoei, baita helduei ere.

Iruñea, Baiona eta Hondarribiaren arteko Creacity proiektu europarraren haritik, Baionako merkatura bisita ere egingo dute, eta besteak beste, hiru herrietako arnotegiak eta sukaldariak ere presente izango dira antolatutako jardueretan. Egitaraua osoa hondarribia.eus udalaren webgunean dago eskura, eta tailerretan izena emateko 943 11 12 13 edota BAZ bulegoan bertan egin behar da. .