bidasoamedia bidasoamedia

Torturaren aurkako ekimenak antolatu dituzte Irunen

Torturaren Aurkako Eguna da otsailaren 13a. Horren harira, Kalera Kalera dinamikak ekimen ezberdinak antolatu ditu Euskal Herriko auzo eta herri askotan. Irunen, ostiralean Parisen epaitua izanen den Iratxe Sorzabal irundarrari elkartasuna adierazteko bidaia antolatu dute.

Asteartean, Torturaren Aurkako Egunaren harira, Palmera Montero gunean, arratsaldeko 19.30etan euskal memoria fundazioko Iñaki Egañak eta torturatua izandako Nekane Txapartegik hitzaldia eskainiko dute. Bukatzeko hilaren 17 Irungo Urdanibia plazan Torturaren aurkako ekitaldi nagusia antolatu dute. Hitzordua eguerdiko 13.00etan izango da Antton Lope eta Jose Schulmanek gidatua.