bidasoamedia bidasoamedia

TTIP eta CETAren aurkako giza katea egingo dute Santiago zubian

ekonomia

Giza katea egingo dute Irunen eta Hendaiaren artean, TTIP eta CETA itun transnazionalak salatzeko. Ipar Euskal Herriko TAFTA Stop eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA EZ mugimenduek bat egin dute ekimena antolatzeko.

Urtarrilaren 21ean izango da, larunbatarekin, 16:30etan Santiago zubian. Lehenago, gaiari buruzko mahai ingurua antolatu dute Komite Internazionalistek, hilaren 17rako. Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean izango da. Bertan izango dira EH Bildu, Podemos, EAJ, Ezker Anitza-IU, Ciudadanos, PP eta Equo talde politikoetako kideek parte hartuko dute. PSE-EEren baieztapena falta da.