bidasoamedia bidasoamedia

TxikiMusika ekimena egingo dute larunbatean Kasiko Zaharrean

Aisia

Haurrentzako musika tailerrak, eta zuzeneko musika izango dira ekainaren 4an Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan. TxikiMusika izeneko ekimena izango da, Ez Mugak elkarteak eta Txikis del Bidasoak antolatutakoa. 12 :30etatik 18:00ak arte, zuzeneko musika egongo da, baita haurentzako musika tailerrak ere.

Tailerrei dagoekienez, Kuttuna Haur Eskolak 0 eta 3 urte arteko haurrentzako musika estimulazio goiztiarra eskainiko du. Hondarribiko Lanbroa eta Irungo Skola Musik eskolek, berriz, benetako musika tresnekin trebatzeko aukera emango diete haurrei: gitarra, baxua, bateria edota txalaparta. Familientzako piknika ere egingo dute, baina janaria norberak etxetik eraman beharko du.

Ekimenaren helburuak

Haurrek, haurrentzako musikaz gainerako bestelako musika estiloak ezagutzea “garrantzitsua” dela azpimarratu du Carlos Sanchez Ez Mugak elkarteko kideak: "Haurren soinu banda aberastu nahi dugu, haur-musika bera gainditzen duten bestelako estiloak aurkeztuz”. Haurrentzat musika formazioa beharrezkoa dela uste dute antolatzaileek: "Musika heziketa sustatu egin behar da txikitatik, modu ludiko eta parte hartzailean”.