bidasoamedia bidasoamedia

Txikimusikarekin amaituko da Girabira

Aisia

Ezmugak eta Txikis del Bidasoa elkarteek jarduera kulturalez bete dituzte hiriko parkeak, hilabetean behin, udaran eta udazkenaren hasieran zehar, Girabira egitasmoarekin. Azken hitzordua urriaren 16an izango da, igandearekin, txikienei zuzendua.

Mendibil parkean bi musika talderen kontzertua eta musika tailerrak egingo dituzte, “Txikimusika” ekitaldian. 12:30ean hasiko da da egitaraua, Uxue Urdin irundarraren emanaldiarekin. Ondoren, Petit Pop Asturiasko taldea ariko da. Familiarentzako pop musika freskoa egiten dute. Los conciertos de Radio 3 edo Disco Grande saioetan parte hartu izan dute.

Haien atzetik, musika tailerrak egingo dituzte, Skola Music eta Kuttuna Haur Eskolaren eskutik. 14:30ean hasiko dira. Janaria etxetik eramango dute parte hartzaileek, eta pic nic-a egingo dute. Etxetik janaririk eramaten ez duenak Sargia tabernaren ondoan eskuratzeko aukera izango du.