bidasoamedia bidasoamedia

Txingudi Vida GKEaren azoka solidarioa martxan da, Burkina Fasoko haurrak laguntzeko

hezkuntza elkartasuna giza eskubideak

Txingudi Vida gobernuz kanpoko erakundeak urteroko azoka solidarioa antolatu du Luis Mariano lorategietako lokal batean. Jendeak etxetik eramandako bigarren eskuko liburuak, diskak, jostailuak, etxeko tresnak, arropak edota bestelako bitxikeriak saltzen dituzte. Eta bildutako diru guztia, erakundeak Burkina Fason dituen hezkuntza garatzeko hainbat proiektuetara bideratuko dute.

Lehendabiziko egunetan salmentak martxa onean joan direnez, jendeak ahal duen heinean, bigarren eskuko produktu gehiago eraman ditzala eskatzen dute.