bidasoamedia bidasoamedia

Txosnak jartzeko eskaera egin daiteke

Aisia

Zabalik dago San Pedro eta San Martzial jaietan Urdanibia plazan txosnak jartzeko eskaera egiteko epea. Edozein kultur, kirol edo aisialdi elkartek egin ahal izango du, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan izena emana eta Irunen egoitza soziala baldin badute. Lanbide Heziketako Ikastetxeek eta Helduen Hezkuntzako zentroek ere aukera izango dute.

Sei txosna jarriko dituzte gehienez, ekainaren 22tik uztailaren 1era. Zozketa bidez hautatuko dituzte. Eskera lista maiatzaren 5ean Kirol eta Kultur arloak aurkeztuko du, eta udaleko web orrialde ofizialean eskuragarri egongo da. Zozketa maiatzaren 11ean egingo dute, 19:00etan, udalaren Kultur eta Kirol arloko bulegoetan, eta txosna ireki nahi duten guztiek beharrezkoa izango dute bertara gerturatzea.

Bete beharreko baldintzak ezagutzeko eta dokumentazioa eskuratzeko, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Irungo Udalaren web orrialde ofizialean egongo da aukera. Eskaera orriak HAZen bulegoetan ere eskuragarri egongo dira (San Martzial kalea, 2).