bidasoamedia bidasoamedia

Udagiro programa burutuko dute Irunen

euskara

Udagiro egitasmoa egingo dute Irunen, uztailaren 5etik aurrera. Irungo Udaleko Euskara arloak antolatu du, hiriko ikastetxeen laguntzarekin. Herri Jakintza euskaltegian egingo dute. Udaran zehar, “aktibitate ludiko eta dibertigarriak” eskainiko dituztela azaldu dute, ikasleek eskoletan euskararen alde egiten duten “ahalegina indartuz”.

Udagiro egitasmoak gazteek euskararekiko duten erlazioa hobetu eta estutzeko helburua du. 2007an egin zuten lehen aldiz. Orduz geroztik, urtero, beste herrialde batzuetatik datozen ikasleei edota euskara beraien egunerokotik at dutenei laguntza emateko programa jartzen dute martxan.

Irungo ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleek parte hartuko dute. Herri Jakintza euskaltegian arituko dira 11 eta 16 urte bitarteko gazte irundarrak. Bi txanda egongo dira. Lehena, uztailaren 5etik 18ra arte, eta bigarrena, abuztuaren 7tik 30era arte.