bidasoamedia bidasoamedia

Udal egoitza bat lotzeko konpromezua lortu du Hendaitz Gazte Asanbladak

Hendaiako Sasiko gaztetxea hustu eta Suhiltzaileen kaserna zaharra okupatzeko sahiakera burutu du Hendaitzek. Okupazioa eman eta, Kotte Ecenarro auzapeza hurbildu zen Kaserna Zaharrera, larunbat arratsaldean. Nahiko bortiz gazteen arabera, baina Herriko Etxeko bulegoetan eman ez diren negoziazioak eman ziren bertan. Auzapezak akordio bat izenpetu die, kaserna utzi, eta ordainetan 18 hilabeteren buruan udal egoitza bat emango diela Herriko Etxeak. 

Bi urtez okupatu dute gazteek Sasiko, 2016. urteko ekainetik, eta lehen unetik ibili dira auzietan APHP Parisko ospitalarekin. Azkenik, hasieran galdegindako 10.000 eurotik gorako kalte ordainak eta isunak ordaintzea ere, errefusatu zuen epaileak. Hendaiako SASIKO gaztetxea larunbatean utzi eta egun berdinean Suhiltzaileen kaserna zaharra okupatu ondotik, gazte asanblada eta herriko etxearen arteko hitzarmena izenpetu dute. Elkarrizketarako bide bat ireki da eta herriko etxeak konpromezua hartzen du 18 hilabeteetan udal eraikin bat bilatzeko. Aste honetan, bi aldeak biltzekoak dira “Hendaiako gaztetxearen” proiektuari buruz hitzegiteko.