bidasoamedia bidasoamedia

Udalak ezarritako ordutegiaren kontra protesta egin du Hondarribiko hainbat gaztek

Aisia

Hondarribiko gazteak kexu dira udalak festetarako ezarritako ordutegiarekin. Goizeko 5:00etan itxi dituzte txosnak eta tabernak irailaren 6an, kuadrillen egunean. Horregatik, protesta ekitaldia egin dute irailaren 7an Kale Nagusian.

Zazpiak eta laurden aldera bildu dira, musika bandak bere saioa bukatu eta gero, eta egitarauko gainontzeko ekitaldien aurretik. “Ordutegi honekin jai dugu” leloa zeraman pankarta hartu dute eskuetan. Kalea itxi dutela ikusita, ertzainak hurbildu zaizkie. Hala ere, ez diete argazkia ateratzeko trabarik jarri. Berrehun bat gazte izan dira protestaldian, baina beste asko Santa Maria atearen inguruan gelditu dira, ertzainak udaletxera hurbiltzen ikusi dituztenean.

Irailaren 6an, kuadrillen egunean, tabernak eta txosnak bostetan itxi arazi zituzten, udaltzainen esku hartzearekin. Ondorioz, jende asko nora joaterik ez zuela geratu zen. Modu inprobisatuan, protesta egiteko egiteko deialdia luzatu zuten gazte batzuek, sare sozialen bidez.