bidasoamedia bidasoamedia

Udan errefuxatu kanpamenduetako haur sahararrak etxean hartzeko kanpaina martxan da

herri mugim. elkartasuna giza eskubideak

Tadamum elkarteak bidasotarren elkartasuna galdegin du 14. urtez, Oporrak Bakean programa aurrera eraman ahal izateko. Urtero bezala, heldu diren uztaila eta abuztuan ere, 7 eta 12 urte bitarteko 23 haur ekartzekoak dira eskualdera. Betiere, harrera familiak lortzen badituzte. 15 haur Irungo familietara bideratuko dituzte, eta gainontzeko 8ak Hondarribikoetara.

Tindufeko basamortuan errefuxatu guneetan bizirauten duten haur saharaui hauentzako ezinbestekoa da udan Euskal Herrira etortzea. Basamortuko beroaldietaz pausa hartu, eta osasun apur bat berreskuratu dezaketeelako.

Udalek ordainduko dituzte bide fresa edo bidai gastuak, eta Osakidetzak behar haina osasun errebisio eta tratamenduak. Gainerakoa zure esku dago. Trini Fernandez, Tadamum erakundeko kideak argi dauka zeintzuk diren programa humanitario honen helburuak. "Basamortuko 50 gradutik goragoko tenperaturetaz ihes egiteaz gain, bereziki elikadura egokia da beraientzat baliagarriena, han ez dutelako barazki eta frutarik apenas jaten, eta arraina ez dute ezagutzen ere".

Horrekin batera, harrera familien eta haurren arteko harreman estu eta aberasgarriak sortu ohi direla nabarmentzen dute antolatzaile zein parte-hartzaileek.

Interesa ager dezaketen harrera familiek Tadamum elkartera deitu dezakete 666 50 13 50 telefonora. Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetara 943 11 12 91 edota Irungo Kooperazio arlora ere, 943 505 368.