bidasoamedia bidasoamedia

Uhinak kongresua egingo dute bigarren aldiz

Ingurumena

Klima aldaketak itsasertzean izan ditzakeen eraginak aztertuko dituzte Uhinak kongresuaren bigarren edizioan. Irungo Ficoba erakustazokan izango da, irailaren 27an eta 28an, Ficoba Fundazioak eta Azti Tecnaliak antolatuta. zientzia, teknologia, enpresa eta administrazio munduko hainbat ordezkari izango dira bertan.

Lau gai jorratuko dituzte: klima-aldaketaren erronkak Bizkaiko Golkoko itsasertzean —Galiziatik Bretainiaraino—, klima-aldaketak itsasertzaren erabileran izango dituen ondorioak eta itsasertzaren erabileraren egokitzapena, aldaketa kudeatzeko eta erabakiak hartzeko garatu eta aplikatu beharreko tresnak, eta muturreko gertakarien ondorioak itsasertzaren etorkizuneko erabileretan.

Kongresuko ondorioak neurriak hartzeko eskumenak dituztenen eskuetan uztea da antolatzaileen asmoa Guztira 31 txosten aurkeztuko dituzte. Horietatik hogeita bat, lehiaketan aurkeztuak, eta hamar gonbidapen bitartez.Asteartean, 09:00etan egingo dute kongresuaren inaugurazioa.