bidasoamedia bidasoamedia

Urritxeko lanak saria eduki du

kirola

AMOREBIETA 0-0 REAL UNION

AMOREBIETA: Natxo Zabal, Agirrezabala, Morgado, Simic, Luengo, Juaristi, Ortega (Galarza, 69'), Iturraspe (Ubis, 74'), Jon Ander, Seguín, Mikel Álvaro (Mujika, 22').

REAL UNION: Otaño, Estrada (Sergio Llamas, 75'), Gayoso, Aimar, Azkoiti, Senar, Mikel Alonso, Rodellar, Orbegozo (El Haddadi, 44'), Juan Domínguez, Eizmendi (Capelete, 82').

EPAILEA: Lou Ballano (Comité Aragonés). Txartel horiak: Agirrezabala, Simic, Iturraspe, Mujika (Amorebieta); Eizmendi (Real Union).

Erregulartasuna eta sendotasuna berreskuratu ditu Real Unionek. Lau partida daramatza galdu gabe, eta gol bakarra jaso du, gainera, jardunaldi horietan. Larunbatean puntu bat eskuratu zuen Zornotzan, Urritxeko berdegune lokaztuaren gainean. Zelaiaren egoera ez zen futbolean jokatzeko egokia, eta gogotik lan egin behar izan zuten bi taldeek, emaitza on baten bila.

Lehen zatian erasoko joko gehigo ikusi ahal izan zen. Gol aukerak ere bai, bi taldeen partetik. Bigarrenean, aldiz, defentsako lana izan zen denen ardura nagusi. Bukaera aldera estutu zuen Amorebietak, eta Otañok behin baino gehiagotan esku hartu behar izan zuen, etxekoen gola ekiditeko. Edonola ere, puntu bana bildu zuen talde bakoitzak azkenean. Real Unionek hamar puntuko errenta du jada jaitsiera postuekiko.