bidasoamedia bidasoamedia

Urruñako Gazte Asanbladak salatu du Herriko Etxeak ez diela jaietako programa antolatzen utzi

Urruñako Bestak martxan direlarik, asteazkenean laborarien egunarekin borobilduko dituzte. Baina aurten Besta Komiteak baino ez ditu jaiak antolatu. Urruñako Gazte Asanbladak salatu duenez, Herriko Etxeak ez baitie aurten baimenik eman programa alternatibo baten antolatzeko.

Odile de Coral auzapeza eta Urruñako Gazte Asanbladaren arteko harremanek guztiz apurtuak segitzen dutela salatzen dute gazteek. Hau dela eta, aurten, joan den larunbatean Berttoli elkartean, gune pribatuan beraz, antolatutako afari-kontzertua baino ezin izan dute proposatu.