bidasoamedia bidasoamedia

Villarrobledoko udalbatzaren ezezkoa jaso du Irungo Udalak

Aktualitatea

Alardearen egunean jotzen den Villarrobledoko Diana aitzaki hartuta, Albaceteko udalerriari senidetzeko proposamena luzatzea erabaki zuen Irungo Udal Gobernuak. Azken plenoan senidetzea onartu zuen Irungo Udalak. Villarrobledokoak, ordea, ezekoa eman dio. Villarrobledoko Udal Gobernuan dagoen alderdi sozialistaren proposamenak PPko eta Izquierda Unidako hamaika zinegotziren ezekoa jaso du, eta Podemos alderdia abstenitu egin da. Hortaz, Villarrobledoko sozialistek ezin izan dute Irungo udalbatzak onartutakoa berretsi.

Villarrobledoko oposizioko kideek salatu dute bi alkate sozialisten artean aurrera eramandako proposamena izan dela, eta ez dutela beste inorekin adostu. Bernardo Ortega PP alderdiko bozeramaileak alkate sozialistari leporatu dio joan den abuztuan Villarrobledoko jaietan Jose Antonio Santanok eta bere emazteak, eta senatari irundar batek eta haren bikoteak, Villarobledora egindako bidaian, hotelaren gastuak Udalaren diruarekin ordaindu izana. Jose Antonio Santano jaietako pregoilari izan zen. Ostatu gastuen faktura 600 eurokoa izan zen.