bidasoamedia bidasoamedia

Zabala Gogoan taldea osatu dute

Memoria

Duela berrogei urte erabil zuten Josu Zabala irundarra Hondarribian. Guardia Zibilak hil zuen tiroz, 1976ko irailaren 8an. Alardearen egunean Amnistiaren alde egindako manifestazioaren ondoren izan zen. Gertatutakoa ahanzturan gelditu ez dadin, Zabala Gogoan taldea osatu dute Irungo eta Hondarribiko zenbait lagunek.

Adierazi dute gertatutakoa ez dutela ahaztu, eta Zabalaren etxekoen helburu nagusienarekin bat egiten dutela: “Belaunaldi berriek gertaturikoa ezagutu dezaten lan egin nahi dugu, berriro gerta ez dadin”. Hondarribiarrei eta Hondarribiko Udalari ekarpenak egin ditzaten eskatu diete. Korporazio osoaren babesa nahiko luketela erantsi du taldeak.

Zabala erail zutela 40 urte beteko diren urtean, testigantzak jaso eta erakusketa bat antolatu nahi dute. Irailaren 8an Zabalari egin ohi zaion omenaldia bezperara aurreratzea erabaki dute. “Orain arte, irailaren 8ko ekimena festaren barruan ezkutatuta gelditzen zen”, azaldu dute. zabalagogoan@gmail.com helbide elektronikoarekin jar daiteke taldearekin harremanetan.