bidasoamedia bidasoamedia

Zenbait neurri hartu ditu udalak, sanmartzialak iraunkorragoak izan daitezen

Ingurumena

Kanpaina abiatu dute Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuak entitate publikoak, 2017ko sanmartzialak iraunkorragoak izan daitezen. Besteak beste, 14.400 edalontzi berrerabilgarri banatuko dituzte, Ondo pasa. Festa garbi bat opa dizuegu leloarekin.

Edalontziak txosnetan eskuratu ahal izango dira, ekainaren 22tik aurrera, euro baten truke. Ontzia itzuliz gero, euroa bueltatuko diote erabiltzaileari. Hondakinak kudeatzeko, errefortzuak egingo ditu Txinzerrek: jaiek irauten duten bitartean hainbat tokitan edukiontzi gehiago jarri dituzte, eta kale garbiketa zerbitzuak ere indartuko dituzte. Datu bat eman dute udal ordezkariek: urte osoan zehar, Irungo kaleen garbiketaren kostua 10.965 eurokoa da: jaietan, eguneko, 13.531 euro erabiliko dituzte.