bidasoamedia bidasoamedia

Zortzi ikastetxe Agenda 21en

ekologia

5.000 ikasle inguru ari dira aurten Irungo Eskolako Agenda 21 programan. Irungo Udalak sustatzen du, Garapen Jasangarriko departamenduaren bidez. Hamabigarren edizioa du programak, eta hondakinen kudeaketaren gaia hautatu dute aurten. Zortzi ikastetxetako haurrak ari dira Eskolako Agenda 21en lanean. Ondorengoak dira: Dunboa, Eguzkitza, Elatzeta, Hirubide, Irungo La Salle, Toki Alai, Txingudi eta Pio Baroja.

Hondakinen kudeaketaren gaiaren barruan, arlo ezberdinak aztertzen ari dira, adinaren arabera. 6-8 urte arteko ikasleak kontsumitzeko ditugun ohituretan eta sortzen ditugun hondakin-kopuruaren eta ingurumenari sor lekizkiokeen kalteen artean dagoen harremana ikusten ari dira. 10-12 urte arteko ikasleak kaleetako egoera aztertzen ari dira, edukiontziak begiratuz.

Helduenak beste ikuspegi batekin ari dira lanean. Herritarrei inkestak egiten, Irungo hainbat leku aztertzen eta gogoeta egiten ari dira. Gazteen ohitura batzuek hondakinak sortzea ekartzen ote duten hausnartzen ari dira.